Azken minutuetan galdu zuen Hernanik irabazteko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 17a, 01:00

Hernani            1
Touring                 1

HERNANIK, Emakumezkoen Ligan, aukera polita galdu zuen atzo, sailkapenean aurrenekoen artean dabilen Touringen kontra irabazteko. Txuri berdeek markagailua beren alde izan zuten partidu ia osoan, azkeneko 10 minutuetan Touringek gola sartu arte. Hernaniko gola, Ana Crespok sartu zuen baloia lapurtu eta atezaina regateatuta.


Datorren astean Amara Berriren kontra
Talde zailenen kontrako partiduak jokatu ditu Hernanik azken asteetan eta nahiko emaitza txukunak lortu ditu. Vasconia eta Touringen kontra berdindu egin zuen, nahiz eta Añorgaren kontra galdu. Datorren astean Amara Berriren kontra jokatuko dute eta sailkapenean azpitik duen taldea izaki, Hernanik irabaztea espero du.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!