Saskibaloian aritzeko aukera izango dute gaur gaztetxoek

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 16a, 01:00

Hernaniko Saskibaloi Kirol Elkarteak, azkeneko urteetako dinamikarekin jarraituta, saskibaloi jardunaldiak antolatzen hasi da berriro ere igandetan. 1997, 1998 eta 1999 urteetan jaiotako neska-mutilek hartu ahal izango dute parte. Parte hartzea debalde da. Hitzordua, gaur goizeko 10:30etatik 12:00etara,kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!