Urteko batzarra eta afaria

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 16a, 01:00

Zikuñako Ama zikloturista taldeak urteko batzarra egindo du azaroaren 28an. Jardueren txostena eta diru kontuak aurkeztuko dituzte. Lizentzia eta kuotetaz ere hitz egingo dute, baita arropa berria eskatzeaz ere. 2009ko plangintza ere osatu nahi lukete. Batzarra, azaroaren 28an izango da, ostirala, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean. Bestalde, afaria eta sari banaketa ere egingo dute, batzarra bukatzerakoan, herriko elkarte batean. Afarira joateko izena eman behar da eta epea azaroaren 22an bukatzen da. Horretarako ostiralean Transpakarren duten bulegora joan daiteke, 20:00etatik 21:00etara; edo bestela telefono zenbaki honetara deitu: 606 109 788.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!