Txotx denboraldiari buruzko bilera bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 16a, 01:00

Udalak bilera deitu du biharko. Joan den ikasturtean hainbat bilera egin ziren herritarrekin, txotx denboraldian hobetu litezkeen gauzak komentatu eta proposamenak biltzeko. Bilera horien bidez, Udalari hainbat proposamen egin zizkioten bileretan parte hartu zuten herritarrek. Proposamen horiei erantzuna ematea da biharko bileraren helburua. Herritar guztiak gonbidatu dituzte parte hartzera. Bihar, arratsaldeko 19:00etan, udaletxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!