2009ko Inauterietako kartel lehiaketa martxan da

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 16a, 01:00

GABONAK  pasa eta konturatzerako Inauteriak bertan izango dira. Hori dela eta, bat baino gehiago hasia da Inauterien bueltako kontuekin. Besteak beste, martxan da datorren urteko Inauterietako kartel lehiaketa eta Udalari proposamenak egiteko garaia da.

‘Hernaniko Inauteriak 2009’
Kartelak derrigorrez Hernaniko Inauteriak 2009 goiburua izan behar du. Hortik aurrerakoak sortzailearen esku daude. Nahi duenak parte har dezake lehiaketan. Lanak 38 cm-ko zabalera eta 44 cm-ko altuera behar du izan. Koloretan eta edozein modalitate artistikoan egin daiteke.

Abenduaren 23a baino lehen
Datorren hilaren 23a, asteartea, baino lehen aurkeztu behar dira lanak Biteri kultur etxean, arratsaldeko 18:00ak eta 20:00ak bitarte. Sari bakarra izango da eta irabazleak 420 euro jasoko ditu. Inauterietarako proposamenak egiteko garaia Bestalde, Udalak ere gogorarazi du Inauterietan pentsatzen hasteko garaia dela, eta orain dela proposamenak egiteko garaia. Beraz, inork proposamenik izanez gero, hilaren 28a, ostirala, baino lehen egin behar ditu, udaletxean. Proposamenak erregistroan edo web orrian Proposamenak udaletxeko erregistrora eraman behar dira; erregistroa goizeko 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara izaten da irekita. Bestela, www.hernani.net web orrian egin daitezke, Biteri kultur etxeari dagokion atalean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!