Idiazabalek 1
Hernanik 0
HERNANIK 1-0 galdu zuen atzo Idiazabalen kontrako partidu estuan. Bi taldeek ondo jokatu zuten eta partidu lehiatua izan zen. Idiazabalek bigarren zatiaren bukaera aldera sartu zuen gola. Txuri berdeek izan zituzten aukera pare bat golak sartzeko, baina ez zuten zorterik izan. Gainera, partidua bukatzeko 15 minutu falta zirenean Hernaniko jokalari bat kanporatu zuen arbitroak.
Hernani eta Idiazabal sailkapenean berdinduta zeuden eta garrantzitsua zen irabaztea. Hurrengo jardunaldietan borrokatu beharko dute sailkapenean gora egin nahi badute.
Emakumezkoen Ligako partidua gaur Zubipen
Emakumezkoen Ligan, Hernanik Zubipen jokatuko du gaur, eguerdiko 12:30etan, Touringen kontra. Touring talde gogorra da, eta asko saiatu beharko dute.