Kazerolada izan zen atzo Kaxkoan, ‘Errepresioak hildakoak gogoratzeko ekitaldia’ egin ezin izana salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 16a, 01:00

EKITALDIA zen atzo egitekoa herrian, errepresioak hildakoak gogoratzeko. Ekitaldia urtero egin izan da, baina iaz debakatu egin zuen Herrizaingo Sailak. Amnistiaren Aldeko Mugimenduak azaldu duenez, aurten «hildako baten senide bat omenaldia egiteko baimena eskatzera joan zen Ertzaintzara eta hauek mehatxu bidez horrelakorik ezingo zela egin adierazi zioten». Ekitaldia egin ezin zela eta kazerolada deitu zuten atzo arratsalderako. Kazerolada hasterako garaian Kaxkoko irteera ezberdinetan ertzainak izan ziren. Kazeroladarako bildutako herritar multzoa Kaxkoko balkoi eta kaleetan zehar ibili zen, zalaparta eta oihuekin protesta eginez, ordubete inguru. Erredakzio hau isterakoan protesta bukatutzat eman zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!