Ubarretxena eta Galarzak pala motzeko finala jokatuko dute gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 16a, 01:00

PALA motzeko finala jokatuko dute Ubarretxena eta Galarzak Girizia elkarteko bikotearen kontra. Gaur 11:00etan, Aizarnazabalen. Finalerako pasea lortu dutenez, datorren urtean bigarren mailan jokatuko dute.

Partiduak gaur kiroldegian
Gaur goizean pelota eta paletako partiduak jokatuko dira kiroldegian. Eskupelotan, kadete mailan, Garcia eta Otaegi IIk jokatuko dute Segurako bikotearen kontra. Paletan, jubeniletan, Irazustabarrena eta Gutierrezek, Pagola eta Ugalde izango dituzte aurrez aurre. Azkeneko partiduan, Jorrin eta Zabalegik jokatuko dute, Lizeaga eta Perezen kontra. 11:00etan hasita kiroldegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!