PELOTA elkarteko paletariak elkartu dira denboraldi berriko taldeko argazkia ateratzeko. Gogotsu daude hasi berria den denboraldian lana gogor egiteko eta emaitza onak lortzeko. Hernaniko paletaraiek blog bat ere badute interneten, bertan lortutako emaitzen berri ematen dute denboraldi osoan zehar. Partiduetako argazkiak ere ikusi litezke bertan. Blogaren helbidea: http://blogak.dobera.com/paletariak/. Bestalde, gaur goizeko 11:00etatik aurrera partiduak jokatuko dituzte kiroldegiko frontoian.