mendizale Astearen barruan, argazki lehiaketa antolatu ohi du Mendiriz Mendi elkarteak. Atzo banatu zituzten sariak eta epaileen iritziz, Iñaki Zabaletak ateratako argazkia izan zen mendi eta paisaia kategorian onena. Hernani gai bezala hartuta, argazki onena Errege Beldarena izan zen. Bilduma onenaren saria Jesus Azkuek eraman zuen. Publikoak ere Jesus Azkue aukeratu zuen, botatu zituzten argazkien artean. Bestalde publikoak bozkatzeko honako lehiakide hauen argazkiak ere aukeratu zituen Mendiriz Mendik: Jose Mari Encinas, Aitor Oiarbide, Angel Belda, Iñigo Garcia, Larraitz Uria, Aiheko Garcia, Jose Zuza, Pedro Vilchez, Javier Esparza, Asier Larrañaga, Xabier Arnaiz, Gerardo Bilbao eta Malu Elosegi. Azkenik, Iñaki Zabaleta eta Iñigo Garciaren argazkiak aukeratu ditu elkarteak irteeren egutegian publikatzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!