Kazerolada gaur, errepresioak hildakoak gogoratzeko ekitaldia egin ezin izana salatzeko

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 15a, 01:00

AZKEN urteetan errepresioak hildakoak gogoratzeko ekitaldia egin izan da herrian. Iaz ekitaldia debakatu egin zuen Herrizaingo Sailak eta Amnistiaren Aldeko Mugimenduak salatu du aurten ekitaldia egiteko baimena eskatzerako garaian, «mehatxuen bidez horrelakorik ezin izango zela egin» adierazi ziola Ertzaintzak senide bati». Hori dela eta, kazerolada izango da gaur. Arratsaldeko 19:00etan, Kaxkoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!