Harri megalitikoei buruzko hitzaldia 22an; Xalto Eguna eta amona Lurdesen botika-ukendua hilaren 28an; eta 29an feria

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 15a, 01:00

Azaro kulturalaren barruan hauek ere, datorren asteburuan, hilaren 22an, larunbata, Goizuetako harri megalitikoei buruzko hitzaldia emango dute Iñigo Txintxurreta eta Xabier Tabernak, 19:30etan, ganbaran. Hileko azkeneko ostiralean, hilak 28, Xalto Eguna ospatuko dute eskolan eta ilunabarrean Amona Lurdesen botika-ukenduaren errezeta ikasteko aukera izango dute, Umore Ona elkartean, 19:30etan. Larunbatean berriz, feria izango da, goizeko 10:00etatik aurrera eta egun osoan zehar.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!