Mus txapelketa eta Orioko Harribil dantza taldea gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 15a, 01:00

Goizuetan azaro kulturala dute hilabete honetan; gaur mus txapelketa eta Orioko dantza taldea izango dituzte arratsalde partean. 17:00etan hasiko da mus txapelketa Umore Ona elkartean, elkarteak berak antolatuta. Ondoren, Orioko Harribil dantza taldea izango dute gonbidatu dantza emanaldia eskaintzeko; ikuskizuna arratsaldeko 19:30etan izango da goiko frontoian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!