Miniaturazko pintxoak egiten ikasten ari dira, Txantxangorri elkarteko ikastaroan

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 15a, 01:00

Miniaturazko pintxo ikastaroa ari dira egiten 8 herritar Txantxangorri elkartean. Ikastaroa Kutxa Gizarte ekintzak eta Txantxangorri elkarteak antolatu dute elkarlanean.

Bost eguneko ikastaroa
Ikastaroa bost egunekoa da. Joan den asteko ostegunean hasi ziren eta abenduaren 4ra arte bilduko dira astean behin, ostegunetan. Ikastaroa Joxemi Aierbe Euskal Herrian ospetsua den sukaldaria ari da ematen.

6-8 pintxo egunean
Ikastaro osoan zehar, guztira 35 pintxo inguru egingo dituzte, 6-8 pintxo egunean. Pintxo horietako batzuk honako hauek dira: odolki kaneloia babarrun zurien saltsarekin, gazpatxoa baratxuri zurien moussearekin, antxoa freskoa tomatea eta mozzarela al pestorekin, plan-txan egindako foiea pisto espeziedunarekin, eta saltsan egindako meloia ahuntz gazta duen entsaladarekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!