Gorengoen mailan, Hernanik Idiazabalen jokatuko du etxeko taldearen aurka, 16:00etan. Itxuraz partidu berdindua izango da bi taldeek jokatuko dutena. Nahiz eta txuri berdeak aurreko partiduko emaitzaren ondorioz motibatuta dauden, Idiazabalekin berdinduta daude sailkapen nagusian. Gaurko partidua irabaziz gero, sailkapenean gora egiteko aukera bikaina izango dute.
Hernani-Touring
Emakumezkoen ligan Hernanik partidu zaila izango du bihar Zubipen Touringen aurka. Ligako azken bi jardunaldietan emaitza gazi gozoak lortu ondoren, sailkapeneko laugarren postuan dira orain Hernaniarrak. Touring aldiz gora dijoan taldea da, azken emaitza onei esker, bigarren kokatu baita sailkapenean. Hernaniarrek goi postuetan jarraitu nahi badute, bihar aukera ezin hobea izango dute. Partidua goizeko 12:30etatik aurrera jokatuko da Zubipen.