Goa!zen lehen pelikula-musikatua ikusteko aukera izango da azaroaren 25ean. Pelikula Pausokak grabatu du ETBrentzat. Bertan kontatzen dira uda pasatzera Basakabi izeneko udalekura joaten diren 16 urteko gazte talde baten ibilerak. Pelikulan 100 bat dantzarik hartu dute parte eta koreografia ugari ikusi ahal izango dira. Hernanin ere grabatu zituzten pelikulako zati batzuk eta herriko jendeak ere parte hartu zuen. Azaroaren 25ean, asteartea, arratsaldeko 20:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!