ikastaroak antolatu dituzte zaintzaileentzat, beste pertsona baten beharra dutenak zaintzen dituztenentzat. Hala ere, ikastaroak bereziki adineko ezinduak zaintzen dituzten senideentzako prestatu dituzte. Ikastaroa Hernaniko Osasun eta Gizarte Ongintzako Udal Patronatuak antolatu du Foru Aldundiko Gizarte Departamentuarekin batera.
Bost eguneko ikastaroa
Ikastaroa Biteri kultur etxean izango da bost egunetan: azaroaren 24tik 28ra, arratsaldeko 15:00etatik 17:00etara.
Astelehena izango da ikastaroaren lehenengo eguna. Ikastaroa sendagile batek emango du, eta menpekotasuna duten pertsonei buruz eta izaten dituzten arazoei buruz hitz egingo dute.
Bigarren egunean, azaroaren 25ean, asteartean, alderdi sanitarioa, erizaintza eta laguntza teknikoei buruz hitz egingo dute. Ikastaroa Etxetek elkarteko kide batek emango du. Azaroaren 26an berriz, komunikazio eta erlaxazio teknikak landuko dituzte psikologo batekin. Azaroaren 27an Hurko fundazioaren eskutik alderdi legal eta etikoak ezagutuko dituzte. Ikastaroaren azken egunean, azaroaren 28an, berriz, Gizarte laguntzaile batek azalduko du, ezinduek dituzten baliabide sozialak, laguntzak, eta beren ingurura egokitzeko dituzten baliabideak.