Yone Boutique-Allerru, gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 15a, 01:00

Yone Boutique areto futbol taldeak Allerru Jaizkibelen aurka jokatuko du gaur. Aurkaria joan den urtean talde hernaniarrarekin batera igo zen kategoriaz eta Julen Giraldo entrenatzailearen esanetan «talde ona da, nahiz eta oraindik kategoria berrira egokitzen ari diren». Joan den denboraldian jokatutako bi partiduetan Yone Boutiquek irabazi zuen. Partidua gaur, arratsaldeko 18:30etan kiroldegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!