HERNANIKO judokek Hondarrabiako Nazioarteko Lehiaketan parte hartu dute asteburuan. Hernaniko infantilek postu onak lortu zituzten, meritu haundiz, izan ere Gorengo mailako txapelketa izan zen eta parte hartzaile ugari bildu ziren.
Olaia Auzmendi 2garren izan zen 63 kg. baino gutxiagoko kategorian. Olaiak 63kg. baino gehiagoko kategorian ere hartu zuen parte, lehiakide gutxi baitzeuden, eta 3garrena izan zen. Iker Arribas 3garrena izan zen 46 kg. baino gutxiagoko mailan; Igor Irazustak postu bera lortu zuen, baina 66 kg. baino gutxiagoko kategorian; Lander Bengoetxea eta Josu Arribas 5garren izan ziren 55 kg. baino gutxiagoko kategorian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!