LARUNBATEAN errepresioak hildakoak gogoratzeko ekitaldia zen egitekoa, iaz arte urtero egin dena. Bihar kazerolada deitu dute, «ekitaldia egiteko trabak izan direla salatzeko», eta aAMk jakinarazi du bat egingo duela deialdiarekin. AAMk dei egin du «kalera irteteko eta halakorik ezin bada, Kaxkoko balkoietara atera eta bertan kazerolada egiteko». Kazerolada arratsaldeko 19:00etan izango da.
Ikurriña balkoietan
Deialdiarekin bat egiteaz gain, dei egin du, bihar, goizetik balkoietan ikurriña krespoi beltzarekin jartzeko.
Senideei baimenik ez
Urtero egiten da errepresioak hildakoak gogoan izateko ekitaldia Hernanin. Joan den urtean ordea, ekitaldia debekatu egin zuen Lakuako Barne Sailak. AAMk prentsa oharrean dioenez, aurten, «hildako baten familiar bat, omenaldia egiteko baimena eskatzera joan zen Ertzaintzara eta hauek mehatxuen bidez adierazi zioten horrelakorik ezingo zela egin».