ANGEL Olaran misiolari hernaniarra Rafael Uribarren Landarekin bildu zen atzo, Ingurunearen Garapenerako Diputatuarekin. Angel Olaran Etiopiako Wukro herrialdean dabil, bertako ehundaka haurren elikadura eta heziketaz arduratzen da, beste hainbat proiekturen artean. Diputazioak lagunduta, Wukro inguruko basoak berritzeko proiektu bat ari dira aurrera ateratzen eta atzokoan proiektua nola dijoan azaldu zion diputatuari. Proiektuaren helburua da desertizazioari aurre egitea, biodibertsitatea bultzatzea eta bertako biztanleek egurra eskuratu ahal izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!