Partiduak bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 15a, 01:00

Gipuzkoako Txapelketako hiru partidu jokatuko dira bihar kiroldegiko frontoian, goizeko 11:00etan hasita. Kadeteetan, Garcia eta Otaegi Seguraren aurka arituko dira. Jubeniletan, Irazustabarrena eta Gutierrezek Pagola eta Ugalderen aurka jokatuko dute, eta Jorrin eta Zabalegik Lizeaga eta Perezen aurka. Partidu inportanteena bihar Aizarnazabalen jokatuko dena izango da. Bertan Ubarretxena eta Galarzak Girizia elkartearen aurka jokatuko dute pala motzeko finala. Partidua goizeko 11:00etan hasiko da. Hernaniarrak finalera iritsi direnez, Bigarren mailara igoko dira
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!