ERAKUSKETA berezia ikusteko aukera izango da gaur eta bihar Biteri kultur etxean, Suizeki erakusketan. Suizekia naturak forma emandako harriak dira, eta paisaia, mendi, animali eta bestelako formak ekartzen dituzte gogora. Suiseki arteak 2.000 urte baino gehiago ditu eta txinatarrak izan ziren arte honetan sakontzen lehenak. Txinatik, Korea eta Japon aldera zabaldu zen eta gaur egun mundu guztian zehar ditu jarraitzaileak. Erakusketa Hernanira, Donostin bizi eta Mendiriz Mendi elkarteko bazkidea den Bernhard Mathiuet-k ekarri du. Erakusketan bere piezak jarriko ditu, eta harekin batera beste hauen piezak ere ikusi ahal izango dira: Rafa Monje, Manu Txopitea, Jose Andueza Artola, Valero J. Uribarrena Fernandez, Antonio Ruiz Merino eta Javier Bermejo. Erakusketa gaur eta bihar ikusteko aukera izango da, Biteri kultur etxeko erakusketa aretoan, arratsaldeko 18:30etatik 21:00etara.
Nola egiten den
Bernhard Mathieutek azaldutakoaren arabera, Suiseki bat egiteak uste baino lan gehiago du. Suisekiak egiteko harri interesgarriak askotan lur azpian izkutatuta egoten dira. Milaka urteetan zehar izandako lur mugimendu eta filtratutako uraren ondorioz forma bitxiak izaten baitituzte. Harri hauek lokatzez estalita izaten dira eta aurreikusi behar izaten da, lokatz azpian izkutatuta dagoen harriaren forma. Harria etxera eraman eta garbitu egin behar izaten da gero, puskatu gabe. Harriari egurrezko oinarri bat egiten zaio, harriaren formara ajustatutakoa.
Biterin MENDIZALE Astearen barruan gaur hernaniarrek egindako bidaien berri jakin ahal izango da. Rafa Elorzak eta Iñaki Zuzak egindako bidaien berri emango dute, irudi bidez. Arratsaldeko 19:30etan, Biterin.