‘La escafandra y la mariposa’ gaur zine klubean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 13a, 01:00

Ostegunetako zine klub saioekin hasiko dira gaur Biterin. La escafandra y la mariposa da gaur ikusi ahal izango den pelikula. Bertan kontatzen da aldizkari ezagun bateko erredaktore buruaren istorioa. Enbolia bat sufritu ondoren gorputza ezingo du mugitu. Munduarekin komunikatzeko duen bide bakarra da betazal bat mugitzea. Bere bizia egoera honetara moldatzen ikasi beharko du. Oskarretarako lau nominazio lortu zituen Julian Schnabelen pelikula honek. Gaur 21:30etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!