2008 /2009 kurtsoko programazio berria aurkeztu zuten asteburuan Molotoff Irratiko (91.8 FM) kideek. Tilosetan egindako ekitaldian irratiko saio ezberdinek zuzenean emititu zuten. Aurtengo ikasturtean ere egun osoko programazioa izango dute, etxeko 20 irratsaio izango dira nagusi eta gainerako orduetan Arrosa irrati sareko irratsaioak eta musika entzun ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!