Andoni Amonarraizi erantzuna

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 12a, 01:00

Emandako erantzunak, bere horretan ez nau harritu, ezta zinismo eta hipokresiari eusteak ere. Baina nola pentsa daiteke salaketa bat jartzeak zerbaitetarako balio duela? Donostiako guardiako epaitegira joan behar izaten da, eta han Hernaniko Ertzaintzaren komisaldegira joateko esaten dizute. Zure partidu berekoa den Herrizaingo Saileko buruaren agindupean, bortizki erreprimitu eta jipoitu gaituzten horiengana. Galdetu nahi nioke baita ere, ia nork bidali zituen Ertzaintzaren furgonetak bere partiduaren egoitza aurrean egitekoa zen kontzentrazio paketsura. Ez zaitez gertaera faltsuen atzean izkutatu, ez eta egia dena gezurtatu. Izan ausarta eta zuzena, nekatuta baikaude boterearekin duzuen estrategia kolaborazionistarekin eta gobernu espainolarekiko duzuen sumisioarekin. Osasuna eta askatasuna!

Joan Sanchez Bolet (Erredakzioan euskeratua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!