UDALAK bilera, asanblada eta prozesu ezberdinetan parte hartzen ikasteko kurtsoa antolatu du. Kurtsoa debalde da, eta praktikoa izango da. Ikastaroan irakatsi nahi dute parte hartzen den leku guztietan jarrera eraikitzaile edo konstruktiboa izaten eta parte hartzeko trebetasunak lantzen. Elkarlana atsegina izateko jarrerak zeintzuk diren ere aztertuko da eta parte hartzeko baliabideak ezagutzea ere bada asmoa. Ikastaroa azaroaren 24an hasiko da, arratsaldeko 19:00etan, Biterin. Guztira 40 ordukoa izango da. Hortik aurrerako egutegia, ikastaroan parte hartzen dutenen artean erabakiko dute. Izena emateko epea azaroaren 21ean bukatuko da. Telefonoz: 943 33 60 40. Emailez: a-yarza@hernani.net.