Kotxe istripua izan zen atzo arratsaldeko 14:55etan, Axalako bidegurutzean. Urnietatik Galarreta aldera eta kontrako bidean zijoazen kotxe eta kamioi batek elkar jo zuten aurrez aurre. Kotxeko gidariak lurrean zegoen olio orbana zapaldu ondoren kotxearen kontrola galdu zuen eta kontrako karrilera pasa zen. Istripuaren ondorioz gidaria Donostiako ospitalera eraman zuten zauri arinekin. Istripuaren inguruko bideetan kotxe iladak izan ziren 16:10 bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!