Alberto Iñurrategi gaur Mendizale Astean

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 12a, 01:00

MENDIZALE astea puri-purian da, eta egitarauari jarraituz gaur Alberto Iñurrategik aurkeztutako dokumentala ikusteko aukera izango da, Miradas a camara/Begiz begi izenburua duena. Alberto Iñurrategik osatutako dokumental honetan bidaiatzeko moduari buruz hausnarketa egiten da, gaur egungo eskaladari buruz hitz egiten da eta baita bidaiak prestatzeko moduari buruz ere. Beste herrialdeetara bidaiatzerakoan bertako biztanleekin izaten den harremanaz ere gogoeta egiten da. Hausnarketa egiteko dokumentala izango da gaurkoa, galdera asko sortu eta erantzuten dituena. Arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!