Sergio Roman eta Irene Osa hernaniar azkarrenak atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 10a, 01:00

Inoiz baino jende gehiago bildu zen atzo Behobia-Donostia lasterketan. Urtero bezala hernaniar ugari bildu ziren agindutako 20 kilometroak egitera. Antolatzaileek emandako datuen arabera, guztira 13.832 lagunek bukatu zuten karrera, horietako 176 hernaniarrak edo Hernanin bizi direnak, zerrenda ofizialaren arabera; bai baitira hernaniarrak beste nonbait bizi direnak eta beste herri batean izena eman dutenak.

Hernaniar pizkorrenak
Hernaniar pizkorrena aurten Sergio Roman izan zen, 1:10:49 denborarekin, eta emakumeetan Irene Osa izan zen, 1:32:11 denborarekin. Romanek 80garren postua egin zuen sailkapen orokorrean eta Osak 3.924garren postua. Marka makalak ez, 14.000 lagunek parte hartu zutela kontuan izanik.

Guztietan pizkorrena madrildarra
Guztietan pizkorrena ordea, Chema Martinez madrildarra izan zen, ordubete eskasean, 1:00:31 denboran, egin baitzuen 20 kilometroko tartea. Antolatzaileen esanetan, izena eman zutenak 16.300 izan ziren baina ailegatu, 14.000 eskas ailegatu ziren eta Chema Martinez denen aurretik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!