Hala Bazan egitasmoa

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 9a, 01:00

Hala Bazan egitasmoa martxan da. Dobera Euskara Elkarteak sortu du eta bertan Hernaniko ikastetxeetako ikasleek ipuinak idazten dituzte. Horretarako, irakasleek ipuinak idazteko zenbait oinarri erakusten dizkiete. Ipuinak idatzi ondoren, Doberak separadoreetan inprimatu eta ikasleen artean banatzen ditu. Modu honetara, beste ikaskideekin batera denen ipuinez gozatzeko aukera izaten dute. Bestalde, egitasmoaren aurretik, ipuin kontalari bat izaten da girotzeko. Aurtengo datak, ikastetxeen arabera, honako hauek dira: azaroaren 3an, Elizatxoko L.H.5eko gazteak izan ziren; azaroaren 5ean, Inmakulada ikastetxeko LH5eko gazteak; asteartean, azaroak 11, 14:30etan eta 15:30etan, Langileko LH 5eko ikasleak joango dira; eta abenduaren 5ean, ostirala, 15:30etan, Urumeako LH6koak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!