Miguel Angel Garin ezaguna da herrian atletismoan egindako lanarengatik. Urteak daramatza atletismoaren bueltan lanean: sari asko irabazi ditu Gipuzkoa, Euskal Herria, Espainia eta baita munduko txapelketetan ere; horrez gain, bera izan zen Hernaniko atletismo kluba sortu zuena eta urteetan aritu da, eta ari da, atletismoaren alde lanean. Orain, kirola praktikatzeaz gain, herriko atletismo taldeko arduradun eta entrenatzailea da. Atletismoa ez du ordea afizio bakarra, Karobi elkarteko lagunartea ere gustoko baitu. Elkarteak, hain zuzen, urtero garagardo azoka antolatu eta pertsona ezagun bat gonbidatzen du lehenengo kolpea ematera. Aurten atleta hernaniarra omendu nahi izan dute. Jende asko bildu zen omenaldira eta elkarteak prestatutako menu berezia eta garagardoa probatzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!