yone Boutique areto futboleko taldeak partidua jokatu zuen ostiralean Antiguoko Tecnun taldearen kontra. Ez zen partidu bikaina izan baina taldea emaitza ederrarekin itzuli zen etxera, eta gainera, etxeko porteria ikutu gabe.
Hasieratik aurretik
Lehenengo partea 0-2 bukatu zuten; bigarren partean atzeari eutsi, eta 2 gol gehiago sartuta bukatu zuten. Gari, David, Iban, Iban, Iosu eta Rober hasi ziren; ondoren Paco, Javi, Igor eta Yulen sartu ziren.
Izan zuten ezustekoren bat ere, izan ere, arbitroak beste taldearen delegatua bota zuen partidua hasi aurretik. Zorionez, ez zuen eraginik izan eta partidua ondo joan zen.