partidu zaila jokatu zuen atzokoan Hernaniko gorengo taldeak Aretxabaleta taldearen aurka. Ederki lan egin eta gero, merezitako saria lortu zuen, 3-0 irabazi baitzuen.
Lehenengo gola penaltian
Partiduaren lehenengo partea 0-0 bukatu zuten. Lehenengo gola Sorondok sartu zuen penaltia botata.
Hurrengo gola partidua bukatzeko 20 minutu falta zirela sartu zuten, Joseba Portillok eskubiko bandatik egindako jokaldi dotoreari esker.
Azkeneko gola Berezik sartu zuen, partidua bukatzeko bospasei minutu falta zirela. Partidu bizia izan zen atzokoa.
Pozik egoteko modukoa
Ona izan zen atzoko partidua, baita emaitza ere, baina ez erreza. Izan ere, aurkari gogorrak izan zituzten parean, beren kategorian talde indartsua baita Aretxabaletakoa.
Beraz, atzo pozik egoteko moduko arrazoi asko zituztek hernaniarrek. Orain arteko enpateak utzi eta irabazten hasteko asmoa du taldeak.