gaur zuzeneko emanaldia eskainiko du Molottoff Irratiak Tilosetan, arratsaldeko 17:00etan hasita, denboraldiko programazio berria aurkezteko prestatutako jaialditxoan. Irratiko hainbat saio emitituko dituzte zuzenean, antzezlana izango da eta bitartean merienda nahi duenarentzat.
Aurkezpen ekitaldia
Tilosetan
Arratsaldeko 17:00etan hasita, Tilosetan eta zuzenean, irratiko hainbat saio emitituko dituzte. Ondoren, Bat eta Bi taldeak Un encuentro especial antzezlana eskainiko du. Ekitaldiak iraun bitartean merienda izango da hurbiltzen diren guztientzat.
Egun osoko emisioa
2008-2009 denboraldia prestatzeko lanak hartu dituzte; ikastaroa egin dute, irrati kide berriak froga saioak egiten aritu dira eta abar.
Lanak bukatuta, orain emititzeari ekingo diote. Ohitura denez, egun osoko emisioa izango du; musika programatua, Arrosa sarea osatzen duten irrati desberdinetako saioak eta irratiak berak duen programazioa. Gainontzeko orduak musika ezberdinetako saioekin osa-tuko dituzte.
Saio berriak,
musika berriak
Saio berriei dagokienez, musika mota ezberdinei eskainitako programazioa azpimarratu dute: afrikar musikari eskainitako saioa, Balan Kora; katalanez abesten duten taldeei buruzkoa, Matarranya Mediterrani; jamaikar musikari eskainia, Zion konektion; eta euskal metal musikari eskainitakoa, Metalzaleak.
Saioei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, programazio osoa www.molotoffirratia.com web orrian aurki daiteke.
Eskaintza hobetzea erronka
Molotoff Irratiak urteak daramazki emititzen eta urtetik urtera bere eskaintza hobetzea eta kalitatezko saioak eskaintzea du erronka. Horretako, besteak beste, azpiegitura hobetu nahi dute: ekipoa berritu piskanaka, inbertsio haundia behar baita, egoitza hobetu eta abar.
Besteak beste, web orria berritu dute eta gero eta eduki gehiago sartzen ari dira, baita soinu artxiboak ere.
Bilerak asteazkenetan
Iradokizunen bat edo egin nahi izanez gero, honako helbidera idatzi behar da: molotoff@euskalnet.net.
Inork asteroko bilerara joan nahi izanez gero, gonbidatua dago: Sagastialde auzoan, 16 zenbakiko lokalean, asteazkenero, 19:00etan.