San Martin eguna ospatzeko ipuinak eta bertso trama gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 8a, 01:00

Asteartean, azaroak 11, San Martin eguna izaki, Aranon ospatu nahi izan dute. Horretarako gaur, ipuin saioa izango dute, arratsaldeko 17:30etan, elkartean. Iluntzean, bertso trama izango dute; tartean izango dira Xabier Legarreta, Aritz Zerain, Unai Agirre eta Aitor Mendiluze. 19:00etan izango da, udaletxeko ganbaran eta dohainik. Bertso tramaren ondoren, mokadu bat egiteko aukera izango da udaletxe aurreko plazan; talo eta gaztain beroak eta sagardoa izango dira, trikiti doinuak lagunduta. Bestalde, gaur jakingo dute zein argazki aukeratu dituzten datorren urteko herri egutegia egiteko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!