partidu zailak jokatu beharko dituzte futboleko bi talde nagusiek gaur eta bihar.
Hernani-Aretxabaleta
Gorengo mailako taldeak Aretxablaetaren aurka jokatuko du gaur, arratsaldeko 16:30etan Zubipen.
Ez da partidu erraza izango hernaniarrentzat. Itxuraz errazak ziruditen azken bi partiduak berdindu ondoren, sailkapenean bosgarren dagoen Aretxabaleta etorriko da gaur Zubipera. Hernaniarrak baino hiru postu gorago dago eta jokatutako 8 partiduetatik 4 irabazi ditu. Azkenekoa etxean.
Añorga-Hernani
Emakumezkoen ligako taldeak Añorga izango du aurrez aurre bihar, 12:00etan Añorgan.
Talde hernaniarra hirugarrena da sailkapen nagusian, joan den asteburuan lehenengoaren aurka berdindu ondoren. Gaurko partidua irabaziz gero, Añorgarekin puntutan berdinduta daudela kontuan izanda, gutxienez, bigarren izango litzake sailkapenean.
Nesken taldea denboraldiko momentu garrantzitsuenean dago, azken bi partidu hauek etorkizunera begira erabakiorrak izango baitira.