Jose Ramon Agirre Marronen ‘Aire airean’ parapenteari buruzko emanaldia

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 9a, 01:00

Aire airean izeneko emanaldia eskainiko du bihar Jose Ramon Agirre Marron mendizaleak. Gailurretara igo ondoren haizearen laguntzarekin bertatik hegan nola jaitsi eta mendiaz beste era batera gozatzen erakutsiko du; horretarako, zehazki parapentea erabiliz Broad Peak mendia (8047 m) jaitsi zueneko irudiak ekarriko ditu. Bihar, arratsaldeko 19:30etan, Biteri kultur etxean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!