Topagune Berdeak aurreneko bilera izango du gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 8a, 01:00

UDALAK antolatuta, Topagune Berdea jarriko da martxan gaur. Topagune Berdean pentsakera eta sektore ezberdinetako herritarrak bildu nahi ditu Udalak, ingurugiroa eta bizi kaletatearekin zer ikusia duten herri mailako gaiak eztabaidatu eta proposamenak lantzeko. Gaurko bileran topagunearen funtzionamendua azaldu eta eztabaidatu beharreko gaiak zehaztuko dira. Bileran parte hartzeko izena eman dute aldez aurretik, baina baten bat animatu nahi izanez gero, izango du aukera parte hartzeko. Goizeko 10:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!