Inauterietarako proposamenak egiteko garaia da

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 10a, 01:00

Dagoeneko irekia dago datorren urteko Inauterietarako proposamenak egiteko epea. Hilaren 28a baino lehen bete eta utzi behar dira udaletxeko erregistroan. Erregistroa 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 20:00etara izaten da irekia. Proposamenak egiteko bete beharreko eskaera orriak erregistroan bertan eta www.hernani.net web orrian daude, Biteri kultur etxearen atalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!