‘Zurekin egunero’ kanpainako aurreneko saria Oiartzunera

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 8a, 01:00

San Markos Mankomunitateak Hernanin eta mankomunitateko beste herrietan Zurekin egunero kanpaina jarri zuen martxan. Okindegietan telazko zorro bat banatu dute eta erabiltzeagatik zozketa batean parte hartzeko aukera izan da. Saria Arzak jatetxean bi lagunentzako afaria izan da eta Oiartzungo Lourdes Artolak irabazi du. Abenduaren 4an izango da bigarren zozketa, beraz poltsa erabiltzen jarraitzeko deia egin dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!