Asanblada azaroaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 8a, 01:00

Koxka elkarteak, ezindu fisikoen Hernaniko elkarteak, batzarra deitu du azaroaren 12rako. Asanbladan honako gaietaz hitz egingo dute: elkartea legeztatzeko prozesuaz, kiroldegia egokitzeko proposamenaz eta Topagune Berdean parte hartzeaz. Hala ere, batik bat, ezinduek herrian mugitzeko dituzten trabak zerrendatu nahi dituzte bileran, udal aparejadoreari aurkezteko. Asanblada azaroaren 12an izango da, 17:00etan, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!