Euskal Herri euskalduna eraiki!

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 8a, 01:00

Euskaldunak gure eskubideen jabe izateko Hizkuntza Burujabetza beharrezkoa da. Ildo honetatik abiatuz eta normalizazioaren bidean, nahitaezkoa da euskaldunon hizkunza eskubideak bermatuko dituen estatusa, horregatik, euskararen ofizialtasuna aldarrikatu behar dugu eguneroko dinamikan. Eskubideen urraketen salatze lanarekin eta defentsa sutsuarekin jarraitu behar dugu. Horregatik, gure egunerokotasunean euskararen aldeko borrokan segitzeko deialdia luzatzen dizuegu.
Ainhize Zabaleta eta Oihana Ezponda, Hernaniko Euskal Herrian Euskaraz -en izenean
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!