Hilaren 11n San Martin eguna dela eta, Aranon festa giroa jarriko dute gaur eta bihar. Gaur, gaueko 20:30etan, herri afaria egingo dute Kontzejuan, zikirojatea. Argazki lehiaketa ere antolatu dute eta sei argazki onenekin egutegia osatuko dute. Bihar, arratsaldeko 17:30etan, ipuin kontalaria izango da elkartean, eta arratsaldeko 19:00etan, bertso saioa izango da udaletxeko ganbaran; bertso trama izango da, zehazki. Bertan parte hartuko dutenak: Unai Agirre, Aitor Mendiluze, Aritz Zerain eta Xabier Legarreta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!