Gaztetxoekin egingo duten irteeran izen emateko aukera

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 7a, 01:00

Gaztetxoekin irteera egingo dute azaroaren 23an Zikuñako Ama zikloturista taldeko kideek. Irteera Arditurrira izango da eta gurasoekin joateko aukera izango da. Hernaniko ikastetxeetan ikasten dutenek bertan eman ahal izango dute izena. Hernanitik kanpo ikasten dutenek, zikloturista taldearen lokalean eman beharko dute izena, gaur, azaroaren 14an edo 21ean, arratsaldeko 19:30etatik 21:00etara. Egoitza Transpakarren dago, garai bateko Musika Eskolan. 606109788 telefonora deituta ere eman daiteke izena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!