‘Cosas que dejé en la Habana’ pelikula jarriko dute gaur Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 7a, 01:00

ZINEA eta inmigrazioa lotzen dituen zikloari segida emanez, gaur Cosas que dejé en la Habana pelikula jarriko dute Sandiusterrin, AMHER elkarteak antolatuta. Pelikula, ziklo honetako azkena izango da, eta aurreko saioetan bezala emanaldia bukatzean pelikularen inguruko tertulia izango da. Sarrera dohainik da, eta emanaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da.

Hiru emakume kubatarren istoria
Cosas que dejé en la Habana Kubako hiru emakumeren istorioa kontatzen duen pelikula da, komedia. Hiru emakumeak Madrilera joango dira, bizi berri bat hasteko asmoz. Pelikula 1997koa da eta Valladolideko festibalean sari bat jaso zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!