DOBERA euskera elkarteak antolatutako artela lehiaketako sariak banatuko dira gaur. Egun haundia izango da beraz, lehiaketan parte hartu dutenentzat, gaur jakingo baita beren lanek sariren bat jaso duten. Sari banaketa arratsaldeko 19:00etan izango da, Biteriko erakusketa aretoan.
Hiru sari
Guztira hiru izango dira banatuko diren sariak. Alde batetik, lehiaketako gaia komunikazioa dela kontuan hartuta, gaiari ondoen lotzen zaion artelana sarituko da, 1.500 eurorekin. Bigarren saria, estetikoki balio haundiena duen lanari emango zaio, hau ere 1.500 eurokoa. Bi sari hauek emateko, epaile lanetan aritu dira Nere Lujanbio, Andoni Unanue eta Edorta Langara, hirurak ere artea eta sormenaren munduarekin zer ikusia dutenak.
Hirugarren saria publikoak emandakoa izango da. Izan ere, egun hauetan artelanekin erakusketa jarri dute Biterin eta bisitariek bozkatzeko aukera izan dute. Boto gehien jaso dituen lanak, erakusketako oroigarri bat jasoko du.
Sari hauez gain, lan guztiekin katalogo bat osatzeko asmoa du Dobera euskera elkarteak. Beste erakusketa batzuk ere antolatu ditu, aurkeztutako lan guztiekin.