Dobera sariak lehiaketako sari banaketa bihar

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 6a, 01:00

Dobera elkarteak artelan lehiaketa antolatu du, Dobera Sarien bosgarren edizioan. Gaia komunikazioa izan da eta aurkeztutako lanekin erakusketa jarri dute Biterin. Azaroaren 7ra arte izango da erakusketa ikusteko aukera, baina sari banaketa bihar egingo dute, arratsaldeko 19:00etan, erakusketa aretoan. Gaiari hoberen lotzen zaion lanari, estetikoki balio haundiena duen lanari, eta publikoak gehien bozkatu duen lanari emango zaizkie sariak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!