Josu Azabal, Uxue Perez eta Amaiur Tranche Elizatxo ikastola
NERABEZAROA pertsona bakoitzak ugaltzeko gaitasuna lortzen duen eta pentsaera helduagotu egiten zaien garaia da. Osasunarekiko arazo handirik gabeko etapa da, baina salbuespen garrantzitsu bat ugalketan ikus dezakegu. Herrialde askotan nerabeek biztanleriaren %20-%25 satzen dute. Munduan, garai batean, 856 milioi nerabe zeuden, eta gaur egun nerabeen kopurua 1,1 milioietaraino jaitsi da. Ugalketa sexualaren aktibitatea handitzen dihoa munduan zehar nerabeen artean, ustekabeko haurdunaldiak sortuz 20 urtetik beherako emakumeengan.
Klase sozial guztietan
Maila erdi eta altuan: haurdun geratzen direnen gehiengoek haurdunaldia eteten dute, beraien kabuz.
Maila baxuan: Leku hauetan nerabeen amatasuna onartu egiten dute, beraz, gehienetan umea edukitzen dute.
Haurdunaldien zergatia saihes daiteke, baldin eta nerabeek ikastoletan eta etxean informazio egokia jasoko balute: prebentziorik gabeko sexu harremanak, drogen kontsumoak eragiten duen kalteari buruz, eta abar.
Baina heziketa ez da eskolaren ardura bakarrik, lehenik eta behin, gurasoek azaldu behar dizkiete beren seme-alabei nerabezaroan sexu harremanak edukitzearen arazoak eta arriskuak.
Badaude laguntza taldeak non nerabeari haurdunaldia eta erditzea jasaten laguntzen dioten.
Errealitatean, nerabe hauek ama bihurtzen dira heldutasun fisikoa eta psikologikoa lortu gabe eta beraien bizitza antolatu gabe. Horrek haurrarentzat mantenubide desegokia dakar.
Hau ikus daiteke Argentinan non baloreen krisia ematen ari den. Haurdunaldiak ama eta umearen arteko lotura afektiboa handitzen du. Horrela gazteek norbait zaindu behar dutenaren beharra sentitzen dute konpainia eta afektibitatea landuz. Guzti honek adierazten digu oso garrantzitsua dela nerabeen haurdunaldiaz arduratzea, etorkizuneko gizarterako eta nerabeentzako.
Bikoterik gabeko nerabea
Askotan nerabea haurdun geratzen denean, bikoterik gabe egoten da eta, bakarrik, gurasoen laguntzarik gabe. Hau da, oraindik umeak dira eta bat-batean ama izatera iritsi behar dute.
Nerabeak, haurdunaldian aldaketa psikiko ugari jasaten du, adibidez, beldurrak, lagunen begiradak eta umea hazi beharra.
Nerabeak ez du ama izan nahi eta askotan umea beren amei ematen diete, honek era berean ez du amona izan nahi.
EAEn adoleszenteetan gertatzen diren hamar haurdunaldietatik lau, abortuarekin bukatzen dira, Espainiako eskualdeetan baino batez besteko zertxobait altuagoa. Izan ere, 80ko hamarkadaren bukaera aldera etendako haurdunaldiek gorakada handia izan dute. Badirudi EAEn abortoaren aukera estabilizatu egin dela adoleszenteen artean. Abortu-kopuru horren arrazoiak hezkuntzan bilatu behar dira, eskolan ematen den informazio sexuala oso eskasa eta hala moduzkoa baita. Gazteen artean % 8k soilik izan zuen antisorgailuei buruzko informazioa
eskolan.