‘Cosas que dejé en La Habana’ pelikula ostiralean Sandiusterrin

Kronika - Erredakzioa 2008ko aza. 4a, 01:00

amher elkarte multikuluralak antolatutako zine zikloa arrakasta izaten ari da, orain arte izan diren bi emanaldietan jende dexente izan baita. Hurrengo saioa ostiralean izango da, Cosas que dejé en La Habana pelikularen bueltan. Pelikula komedia bat da eta Madrilen bizi berri bat hasi nahi duten hiru emakume kubatarren esperientzia kontatzen da. Emanaldia bukatzean mahaingurua izango da. Ostiralean, 19:00etan, Sandiusterrin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!